martes, 8 de marzo de 2016

Espainiako Gastronomia

"GAZPATXO"
Arabiarrek eta erromatarrek egin zituzten lehenengo nahasketak, gazpatxoaren oinarrizko osagiekin. Baina, haren hainbat osagai Amerikatik ekarri zituzten. XX.mendearen bigarren erdian, plater ospetsuenetarikoa bilakatu zen mundu osoan.Espainiako hegoaldeko plater tipikoa da (Valentzia aldekoa). Baratxuri zoparen bertsio hotza da. Plater honek hainbat aldakuntza ditu probintzia batetik bestera; pepinoa, tipula, baratxuri zuria, almendra birrindua... gehitzen zaio.
gazpachoa bilaketarekin bat datozen irudiak
  • Behar dituzun osagaiak: 2kg tomate biguna, pepino, 2 piper berdea, oliba, gatza, ozpin, ogi gogorra, 2 hortz baratxuri eta 4 izotzez kubitoak.
  • Behar dituzun tresnak: kazola, ganibet, irabiagailua eta zurezko koilara.
  • Nola egin:
  1. Lehenengo, tomatea, piper berdea, pepino eta baratxuriak zuritzen dira ganibetarekin.
  2. Gero, kazolara pasatu eta irabiagailuarekin irabiatu egiten da; segidan, ogi gogorra jartzen da eta irabiatzen jarraitzen da.
  3. Ondoren, oliba, gatza eta ozpina botatzen da; baina, bakoitzak bere gustura.
  4. Azkenik, izotzezko kubitoak bota gazpatxo hozteko.

ON EGIN!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario