Euskal Herriko
sukaldaritza edo gastronomia Euskal Herrian sortutako plater eta
elikagaietan oinarrituta dago. Euskal Herriko osagai nagusiak;
Idiazabalgo gazta, txakolina edo saragardoa, arraina (bakailao edo
marmitakoa egiteko), Tolosako babarrunak, Ezpeleta eta Lekeitioko
piperrak, pintxoak, okela eta Baionako xingarra dira.
Gastronomia euskal kulturaren ezaugarri nagusia da; eta Laudion Gastronomia Museoa dago.
Ezaugarriak
Itsasotik hartutako elikagaiek;
esaterako, itsaskiak eta arrainak eta Ebro haran emankorrean
hazitakoek edo handik ekoiztutako elikagaiek ( okela, barazkiak eta
lekaleak) eragin handia dute; baita ibaietako arrainak eta bakailo
idorra.
Hego Euskal Herrian funtsezoa den
txakolia ere badago; eta, Ipar Euskal Herrian biskotx edo pastiza.
Bainona aldean; berriz, Baionako xingarra oso ezaguna da.
Jateko
erak
•Gipuzkoa:
sagardotegiak sortu zituzten sagardoa zuzenetik kupeletik hartzeko
tortilla, txuleta etab. lagunta.
•Txikiteo:
Donostia, Iruñea eta Bilboko Alde Zaharretan; hauek tabernaz taberna
joaten dira txikito ez ezik, kroketak, patata-tortilla... jateko.
•Gastronomi
elkarteak; txoko batean janaria prestateko eta elkarrekin jateko.
Plater
nagusiak
- Janaurrekoak: pintxoak eta taloa.
- Hasierko platerra: piperrada, porrusalda, pistoa eta ttoroa.
- Arrainak: angulak, txipiroiak, txangurua, marmitakoa, bakailoa, legatza, lanpernak eta hega laburra.
- Okela: axoa, pantxeta, Vianako saltxitak, tripotxa Iruñeako txorizoa, txuleta, txistorra, zikiroa eta Baionako xingarra.
- Azkenburuak: biskotx, gaztanbera, intxaurtsaltsa, kanouga, mamia, pantxineta, pettanmamia, turroia eta txokolatea.
- Elikagaiak: Idiazabalgo gazta, Tolosako indabak, Mendabiako zainzuriak, Tuterako Orburuak, Itsasuko gereziak, Euskal olioa eta Ezpeleta, Gernika eta Lodosako piperrak.
- Edariak: txakolia, Irulegiko ardoa, sagardoa, patxaran, izarra, pili, Errioxako ardoa (Araban), Nafarroako ardoa eta kalimotoxa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario